Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-28 Gabonak komikietan zelan agertzen diren ikusi dezakegu Kultur Leioako erakusketan
Betty Boop / Betty Boop

Datorren urtarrilaren 10era arte Kultur Leioak Luis Gascaren bilduma izango du ikusgai, bertan komikietan Gabonak zelan agertzen diren ikusi dezakegu. Erakusketa hau ikusteko ordutegia honako izango da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara, larunbatak, igande eta jaiegunak 11:00 etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara (urtarrilak 1 izan ezik).

Mendeetan zehar, elizetan, margoetan, beirateetan eta artisau-lanetan islatu izan da Jesu Kristoren jaiotzaren urteroko ospakizuna, kristau-tradiziokoa, XIX. mendearen erdialdetik aurrera garrantzi berezia hartu duena.

Charles Dickens idazle britainiarrak 1843an argitaratutako “A Christmas Carol” (Eguberri Kanta) eleberri laburraren bidez, besteak beste, gabonetako espiritua jendarteratu egin zen, kontakizunaren hasieran ezatsegina zaigun Scrooge pertsonaiari esker. Gabonak ospakizun bilakatu ziren, hamarkadek aurrera egin ahala gero eta kutsu komertzialagoarekin.

Horretan eragina izan du, neurri handi batean, komikiaren imajinagintza herrikoian lortutako arrakastak, 1896an sortu zenetik. Marraztutako literaturari esker, binetaz bineta istorioa ospetsu egin da eta samurtasun berezia bereganatu du. Gainera, komikigintzak sasoi horretako kantuak, apaingarriak, pertsonaiak, gastronomia eta ohiturak gero eta ezagunagoak izaten lagundu du eta, horrela, ehunka urteko ohiturak indartu ditu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa