Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-21 Leioako Merkatarien Elkarteak umeei zuzendutako hainbat ekintza antolatuko ditu
barrakak / barrakak

Leioako Merkatarien Elkarteak Gabonetan ekintza bereziak antolatzea erabaki du, herriko bizitasuna indartzeko, hauen artean, adibidez, barrakak, umeentzako kanpaikadak, txu-txu trena, eta dendetan, bidaiak zozketatuko dira eta deskontu bereziak izango dira.

Leioako Udalak, berez, Kandelazubietako Gabonetako Parkea antolatzen du, eta merkatariek aisialdirako aukera honi gehitzen dira barrakak jarriz Carbonerako parkinean. Bertara heltzeko, gainera txu-txu trena ere jarriko dute abenduaren 24an eta 31n.

Bestalde, milaka ikaslek parte hartzen duten ekimen bat ere jarri dute martxan, ikasleek Gabonetako postal bereziak egiten dituzte eta dendariek euren lokaletan ikusgai izango dituzte.

Eta ekintza berezia bezela, umeentzako zuzendutako kanpaikada bereziak azpimarratu behar ditugu. Kale animazioarekin batera eta hainbat jokoekin ere, umeei 12 gominolaz osatutako poltsa banatuko zaie eta horrela nagusien kanpaikadak simulatuko dituzte baina modu berezi batean.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa