Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-14 Sari banaketa berezia bakea eta bizikidetzaren alde
concurso / lehiaketa

Datorren abenduaren 17an sari banaketa berezia izango da Kultur Leioa, bakea eta bizikidetzaren alde lan egin duten gaztetxoak izango dira sarituak. Euren lana ezagutu nahi baduzu etor zaitez Kultur Leioara ostegunean arratsaldeko 19:00etan, sarrera doakoa da.

2013an Leioako Udalak, Hezkuntza Sailaren bitartez, Lehen Hezkuntzako umeekin betara lan egin zuen, bakea eta bizikidetzari buruzko bideo bat eginez. 2014an 18 urte baino gehiagoko gazteekin egin zuen; gazteok Leioako kaleetan herritarren iritziak jaso zituzten Euskal Herriko bakea eta bizikidetzari buruz, Nik Mash Up leioa proiektuaren barruan.

Bideo horiek, bakearekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin erlazionatutako beste material batzuekin batera, udal webean ikus daitezke, Hezkuntza ataleko bizikidetza gunean.

2015ean beste esperientzia bat garatu dugu, oraingoan Bigarren Hezkuntzako gazteei bideratua. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek egindako bizikidetzari buruzko kontakizun audiobisualak dira, kolektibo (etorkizunak, gazteak, emakumeak … ) batzuen kontrako mezu diskriminatzaileak desmuntatzeko helburua dutenak.

Mikrokontakizun audiobisualen proiektuak bi fase izan ditu: microkontakizunen sorkuntza eta berorien zabalkuntza, bi faseotan tailer banak lagunduta. Azaroaren 27an egindako zabalkuntza tailerreko bi orduetan 202 klik egin ziren, eta bi egun beranduago, 29an, igandean, 355 pertsonak klikatuta zituzten igotako bideoak.Gonbidatuta zaude falta zaigun fasean parte hartzera: sortutako kontakizunak ikustera eta egingo den sarien banaketara, baita aurreko bi proiektuetako irudiren batzuk ikustera ere.

Apur bat gehiago jakin nahi baduzu Udalak bakeari buruz, bizikidetzari buruz eta giza eskubideei buruz egiten ari den lana sari banaketa honetara etor zaitezke abenduaren 17an, Kultur Leioako Auditoriumean, 19:00etan, sarrera libre dela.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa