Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-11 Aldatu zure Bizkaiko Kultur Txartela Kultur Leioan
tarjeta / txartela

Zure Bizkaiko Kultur Txartela erabiliz, egin zaitez Kultur Leioako lagun eta erosi sarrerak zure ikuskizun gogokoenetarako. Gabon hauetan, Bizkaiko Kultur Txartela erosita, 40 euroko bonua izan dezakezu Kultur Leioan.

Zer da Bizkaiko Kultur Txartela?
Arte eta kultur ekoizpeneko merkatua dinamizatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintza da, 2015-16ko Gabonetan kultura produktu desberdinen kontsumoa bultzatzeko. Bonuak 3 prezio ditu: 32 € (A motako BTK: gaztelerazko edozein kultura produktu erosteko, B eta D motakoak ez direnak); 28 € (B motako BKT: gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaren baten diren ikuskizunetarako, museoak barne); eta 24 € (D motako BKT: euskaraz diren ikuskizunetarako). Erosleari, prezio horiek ordainduta, 40 €-ko balio erreala eskaintzen dio.

Zertarako balio du?
Liburuak edo musika erosteko, edo museo, zuzeneko emanaldi, eta oro har, kultura ikuskizunetarako sarrerak erosteko.

Non eta noiz eros daitezke?
Abenduak 10etik, 2016ko urtarrilaren 27ra arte, Kutxabanken kutxazainetan.

Zer erosteko eta noiz erabil daiteke Kultur Leioan?
Abenduaren 10etik, 2016ko urtarrilaren 30ra arte.

a) Kultur Leioako Lagun egiteko.
28 € ordainduta, adibidez:
– Zu eta zure semea/alaba, urte osoan zehar, bazkide izan zaitezkete (bazkide arrunta 30 € + ume bazkidea 10 € = guztira 40€; 12 €-ko aurreztea).
– 65 urte baino gehiago izanez gero, zu eta zure bikotea bazkide egin zaitezkete (nagusi kuota bakoitza 20 €, guztira 40€; 12 €-ko aurreztea).
– Txartel desberdinetako konbinazioak egin daitezke.

b) 2016ko Kultur Lagun bazkidetza berriztatzeko.

c) Ikuskizunetarako sarrerak erosteko:
– Seme-alabei esperientzia polita oparitu. “Gabonetan Antzerkira!” emanaldirako bonua erosi · Konbinazio desberdinak batzen dituen Gabonetako Arte Eszenikoen ikuskizuna.

d) Kultur Lagun egin, bazkidetza berriztatu, eta 40 €-ko balioa betetzeko, ikuskizunetarako sarrerak erosi (dirua erabiltzeko aukera dago).

Bizkaiko Kultur Txartelaren inguruan informazioa kontsultatzeko hemen klikatu Info BKT.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa