Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-12-07 Leioako XXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka
azoka / azoka

Datorren igandean, abenduak 13, goizeko 10:00etatik 15:00etara Leioako XXVIII. Nekazaritza eta Abeltzaintza azoka izango da Bulebarrean, Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan. Guztira 75 ekoizle etorriko dira Euskadiko hainbat herritatik, baina batez ere Bizkaiatik. Honetaz gain, abereak, tailerrak, erakusketak, lehiaketak...

EGITARAUA:

10:00 Azokari hasiera ematea

11:00 Euskal Dantzak – GURE OHITURAK DANTZA TALDEA. Errekalde Plaza

11:45 HERRI KIROLAK Errekalde Plaza.

12:00 Idiazabal Gazta jatorri-deituraren Ekoizle Bizkaitarrentzako XVII. “Leioa Elizateko Udala” Lehiaketa.
Gazta dastatzea.

12:00 Euskal Txerria eta sagardoa dastatzea: Eusko Label – Kalitatea
J.R. Aketxe Plazan. (1,5 €)

13:00 Azokan egongo diren behi eta idi arrazak pisatu eta azaltzea. Bulebarrean

14:00 Gazta Lehiaketaren Sari Banaketa.
Postuen eta partaideen girotze lehiaketaren Sari Banaketa
Otzaren Zozketak

15:00 Azokaren Amaiera

Eta gainera:

Trikitilariak eta txistulariak
Haurrentzako tailerrak (JR Aketxe Plazan) rtile eta xaboizko belaki naturalak, aurpegia margotzea..
Poneyak - gurdi paseoak (Errekalde Plazan)
Abelgorriak: Pisatzea (Bulebarrean)
Abere erakustaldia (Bulebarrean) Behiak eta idiak. Errekalde Plazan (Zaldiak, ahuntzak, ardiak)
Produktuen erakusketa, dastaketa eta salmenta. (Bulebarrean, J.R. Aketxe Plazan, Errekalde Plazan)


ZOZKETA:
Postuetan txartelak banatuko dira, eta 14:00etan, azokako produktuen otzarak zozkatuko dira.

BEHI POLITENA eta BEHI ASTUNENA:
Parte hartzaileek euren behirik gustukoena eta astunena aukeratu ahal izango dute eta gero, parte hartzaileen artean otzara bi zozkatuko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa