Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-30 Leioako emakumeen segurtasuna indartzeko lana Leioako Udaltzaingoaren laguntza izan dute
Ricardo Egiguren, Osertz Escobar y Laura Soto / Ricardo Egiguren, Osertz Escobar eta Laura Soto

UPV/EHUko Kriminologiako 3. mailako ikasle bik, Laura Sotok eta Osertz Escobarrek, ‘Auditoria local de seguridad desde la perspectiva de género femenino. Leioa, 2015’ lanarekin, Leioako emakumeek arriskutsutzat jotzen dituzten lekuak ikertu eta horien inguruko proposamenak egin dituzte, joan den udan Leioako Udaltzaingoarekin lanean egon ostean.

Leioa udalerria ikerketa hau egiteko leku aproposa zela adierazi dute ikasleek, batetik Udalak bide eman zielako auditoretza egiteko, batez ere Udaltzain burua den Ricardo Egiguren-en laguntza eta gainontzeko udaltzainena eskertzen dute.

Eta bestetik, Leioa hautatzean eragina izan zuen 2009ko beste lan batek ere: Diagnóstico urbano desde la perspectiva de género en Leioa. Azterlan hori herriko zenbait emakumek egin zuten, Udalaren laguntzarekin: kalera atera ziren Leioako hiri eremuetan zeuden hutsuneen bila, lekuok identifikatu eta hobetze aldera.

Orain Udalaren asmoa ikasle bi hauekin jesartzea da eta dokumentua sakonki aztertzea, hau da egin diren hobekuntzak ikusi eta egin beharrekoak aztertu. Honetarako, 2009an Leioan diagnostikoa egin zuten emakumeekin ere batzartzea nahi du Udalak, udaletxeko hainbat arlo desberdineko teknikariekin batera. Hortik irtenbide egokiak eta zuzenak irten daitezen.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa