Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-18 Txikien txanda da Kultur Leioan
PlanetaKa / PlanetaKa

Kultur Leioak Lehen aldia, haurtxoentzako arte eszenikoen zikloa eskeiniko du asteburuan (azaroak 21-22). Lehenengo haurtzarorako bereziki pentsatutako eta sortutako programa. Eskeiniko diren bi ikuskizunak 5 urtetik beherako umeen beharrizan eta esperientzia sentsorialak kontutan hartuta sortu dira.

Horren ondorioz, obren iraupena eta hauei dagokien espazioa desberdinak dira. Leku kopuru mugatua izango dute, ikuskizuna hurbilago ikusi ahal izateko eta intentsitate haundiagoz gozatzeko; lengoaia desberdinak nahastu eta bateratu egiten diren espazioetan: musika, antzerkia, dantza, ikus-entzumena, jokua, ...

Larunbatean Imaginart konpainiak PLANETA KA eskeiniko du (12:00/12:45/17:30/18:15) eta igandean RAWUMS (12:30/18:00) ikuskizunaren txanda izango da, Florschütz & Döhnert konpainia alemaniarraren esku.

Planeta KA-k inguruan dutena ezagutzeko espazio paregabera gonbidatzen ditu umeak: testura ezberdinak, lurzoru irregularrak, kobazuloak eta leku sekretuak, eskalatzeko edo erortzen uzteko maldak, bertan egonda aktibatzen diren soinu eta ikusmen efektuak. Zentzumenetarako ikuskizun-instalazioa sortu du Imaginart-ek, lehen haurtzarorako ikuskizunetan espezializatuak

Rawums bidaia bat da grabitatearen herrialde harrigarrian zehar, non artistak erori eta hegan egitearekin jolasten diren, arina eta astuna antzerki fisikoaren joera poetikoeneraino eramanez. Zergatik lumak goxoki kulunkatzen jausten dira, eta, areaz betetako zakua ia bat-batean eta ziztu bizian? Rawums-en ikusiko dugu nola zerua eta lurraren artean dagoen munduan den-dena posible den, baita hegan egitea ere!

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa