Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-13 Sare sozialen abantailak eta desabantailei buruzko hizketaldia
Redes sociales / Sare sozialak

Datorren azaroan 18an, asteazkena, 18:00etatik 19:15era, Kultur Leioako laugarren solairuan, Sare sozialen abantailak eta desabantailak hizketaldia eskainiko da, dohainik, interesatuta egon daitezkeen pertsona guztientzat. Gure gizartean fenomeno berria da, eta egunez egun topatzen ditugu sare sozialei buruzko berriak, batzuk, onak, beste batzuk, txarrak.

Hausnarketa merezi duen gaia da, eta Leioako Udaleko Hezkuntza Sailak antolatu eta ETXADIk, familiaren psikologian espezializatuta dagoen gabineteak, emango duen hizketaldiak horixe nahi du. Hizketaldi honen helburua fenomeno horren inguruko pista batzuk ematea da, arazoak saihesteko.

Sarrera librea da, baina interesatuok 94 607 25 76 telefonora deitu behar duzue izena emateko, plaza kopurua aretoak mugatzen baitu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa