Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-10 Udalkutxara itzuli beharrekoak ez du murriztuko Leioako Udalaren aurrekontua
Udalkutxa / Udalkutxa

Bizkaiko Foru Ogasunak diru gehiago bildu du 2015 honetan 2014an baino. Hala ere, altuagoa izan arren, ez da bete espero zen moduan. Luzaroan, aurreikuspenak benetan bildu dena baino txikiagoak izan dira, eta hortaz, Udalkutxak Udalei ematen zizkien zenbatekoak handitu dira.

Hori dela-eta, aurten, Leioako Udalak 801.307 euro itzuli beharko dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta ez 1.171.222 euro, esan egin den bezala, Udalkutxak 2016rako Leioako Udalari egingo dion diru-sarrerak 300.000 eurotik gorako igoera suposatzen baitu.

Gauzak horrela, aurreratu dezakegu Leioako Udalaren 2016ko aurrekontua 2015ekoa baino handiagoa izango dela, eta beraz, ez dira arriskuan egongo gure herritarren beharrizan sozialak, ezta auzo desberdinetako inbertsioak ere. Eta hori guztia posible da Udal hau, urteetan zehar, gidatu duten Gobernu Talde guztiei esker.

Leioak duen egoera ekonomikoak bikaina izaten jarraitzen du: zorrik ez eta diruzaintzako soberakinarekin. Udalerri gutxik esan dezakete gauza bera gaur egun. Hortaz, Udalak auzokideei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta Leioak izan ditzakeen beharrizanak guztiz estalita egongo dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa