Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-06 Leioak WI-FI publikoaren sarbidea errazten du
wifi / wifi

Leioako Udalak herriko hainbat puntutan eskaintzen duen WI-FI zerbitzua erabiltzea errazagoa izango da gaurtik aurrera. Orain arte pasahitza eskatu behar zen, baina gaurtik aurrera konektatzerakoan erabilera arauak onartzearekin nahiko izango da.

Leioako Udalak eskaintzen dituen zerbitzuak modernizatzen eta herritarrei zabaltzeko lanean jarraitzen du, beti ere tokiko udal administrazioetan arreta presentzialak duen garrantzia kontutan izanda.

Oraingoan WI-FI publikoaren sarbidea herritarrentzako errazagoa izatearen alde egin du Udalak, sinplifikazio administratiboaren eredu gisa. Gaurtik aurrera konexio mota bakarra egongo da, edozein erabiltzaile sar daiteke Udalaren WI-Fi sarera edozein momentutan, sartu baino arinago erabilera araudia klik batekin onartzen badu. Konexio hori egun horretako 00:00ak arte izango da erabilgarri, hurrengo egunean berriro onartu behar inzago du erabilera araudia. Honekin, pasahitza presentzialki eskatzen joan beharra desagertzen da, erabiltzaileari askatasun eta erosotasun osoa emanez.

WI-FI puntuak berdinak izaten jarraituko dute, hau da:

· Sarrienako kirolgunea
· Mendibile Jauregia
· Udal Musika Eskola
· Barandiaran institutua
· Euskal Etxeen plaza
· San Bartolome Kulturgunea
· Txorierriko Nagusien Etxea
· Pinuetako Kultur Aretoa
· Lamiakoko ikastetxe publikoa
· Santa Ana etorbidea-Ibaiondo plaza
. Kultur Leioa
. Torresolo kirolgunea

Irudia ere aldatu egingo da, orainfgo WI-FI atala modernoagoa da, euskarri digital guztietara egokitzen dena, informazio gehiago eman ahal izango dueña, eta herriko WI-Fi publiko zonalde guztien berri ematen dituena mapa baten. Honetaz gain udal aplikazioak deskargatzeko atal berezia ere izango du atari honek.

Aurreko urteetako WI-FI erabiltzaileen datuen arabera 100.000 saio urtean izan dira, eta erreztasun berriekin kopuru hau bikoiztea espero da.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa