Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-11-04 Bizkaiko Erakuslehio lehiaketan izena emateko epea zabalik da
escaparates / erakuslehio

Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketaren edizio berri bat jadanik martxan dago, Bizkaiko udalerri guztietan merkataritzaren kultura eta irudia sustatzeko konpromisoa hartuta, "Emozioak bertatik bertara" lelopean. Izena emateko epea irekita egongo da azaroaren 30era arte.

Aurten ere, lehiaketan parte hartzen duten establezimenduek posible izango dute partaide izatea merkataritza sustatzeko hainbat ekintzatan, esaterako, lehentasunezko eta subentzionatutako sarbidea izatea Salmenta Puntuko Diagnostiko Zerbitzura eta zuzeneko informazioa eskuratzea txikizkako merkataritzari buruzko prestakuntza jardunaldien eta prospekzio misioen inguruan.

32. edizioa da jada erakusleiho-apainketaren kultura bultzatzen eta joera berriak aurkezten, merkataritzaren efikazia eta efizientzia bultzatzeko. Baita ere, kontsumitzailearentzat erosketak erakargarriagoak izateko.

Lehiaketaren babesleak Kutxabank eta El Correo dira. Gainera, beste hainbat erakunderen laguntza ere badauka, hala nola, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapena Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Baqué Café, Coca-Cola, Lankidego, Bizkaiko Txakolina eta Barceló Bidaiak - B The Travel Brand.

Aurten, 25 udalen babesa ere badu lehiaketak: Bilbo, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Güeñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Ugao-Miraballes, Valle de Trápaga-Trapagaran eta Zalla.

Parte-hartzaileek azaroaren 3tik azaroaren 30era arte eman dezakete izena web orria honen bitartez, 'Izen Ematea' sailan. Hau izango da Erakusleiho Lehiaketan Izen Ematea bide bakarra.

Erakusketarako epea abenduaren 1etik 31ra bitartekoa izango da.

2015. edizioan lehentasuna emango zaio sormenari, kalitateari, irudi komertzialari eta produktuaren aurkezpenari, estetika, argiztapenari eta modernitate eta berrikuntzari; horiexek izango dira epaimahaiak baloratzeko erabiliko dituen funtsezko irizpideak.

Bizkaiko hiru sari handienez gain (Merkataritza Ganberarena, Kutxabankena eta El Correorena), hauek ere banatuko dira: Eusko Jaurlaritzak Sormenari emandako Saria; Bizkaiko Foru Aldundiak Berrikuntzari emandako Saria; Euskaltelek Saltoki baten Web Onenari emandako Saria; El Corte Inglés-ek Saltoki baten Osaera Onenari emandako Saria; Iberdrolak Argiztapenari emandako Saria; Baqué Café-k ematen duen Ostalaritzako Sari Berezia; Coca-Colak ematen duen Natura Saria; Merkataritzako web onenarentzat saria, Lankidegoren eskutik; sektorekako hamalau sari; Bizkaiko udalek eta Ezkerraldendak ematen dituzten tokiko 33 sari; eta ehun urte bete dituzten saltokientzako sari bereziak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa