Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-29 Leioako merkatariek 1.000 euro zozketatuko dituzte bezeroen artean SabadellGuipuzcoanok sustatutako kanpaina bati esker Zozketak abenduaren 15ean eta 20an izango dira
Leioa SadadellGuipuzcoano / Leioa SadadellGuipuzcoano

SabadellGuipuzcoano enpresak “Leioan sinisten dugu” kanpaina jarri du martxan Leioako Merkatariekin batera. Honi esker, kanpainarekin bat egin duten dendetan erosten duten leioaztarrek 1.000 euroko zozketa baten sartuko dira. Bide batez, SabadellGuipuzcoanok beste 1.000 euro zozketatuko ditu kanpainan parte hartu duten Leioako denden artean.

Guztira Leioako 100 saltokik egin dute bat kanpainarekin, eta azaroaren 1era arte berriak gehitzeko aukera izango dute. Funtzionamendua erreza da, azaroaren 1etik 30era arte denda hauetan egiten den erosketa bakoitzarengatik (berdin da zenbatekoa) bezeroek zozketan parte hartzeko aukera bat izango dute, dendetan jarri diren buzoietan datuak sartuz. Horrela 1.000 euro irabazteko aukera izango dute leioaztarrek, beti ere herriko dendetan gastatu beharreko dirua izanik.

Honetaz gain, SabadellGuipuzcoano bulegoan Mariscal-ek diseinatutako poltsa ekologikoak banatuko dituzte datorren hilean hurbiltzen direnei.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 910 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa