Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-26 Udal zerbitzuen mapa kaleratu du Leioak
mapa / mapa

Leioako Udalak Udal Zerbitzuen Mapa eta Katalogoa argitaratu du herritarrei udal izapideak errazteko helburuarekin. Horretaz gain, eskuragarri dago, baita ere, tresna digitala, Katalogoan zeharreko nabigazioa errazago eta bisualagoa izanik.

Zerbitzuen Mapan zehar nabigatuz, herritarrek udal ekipamendu bakoitza identifikatu ahal izango dute, beren datu esanguratsuenak ezagutu (helbidea, telefonoa, erabilerak…) eta bertan egin daitezkeen izapideak zeintzuk diren jakin, izapide horiek egiteko behar diren inprimakiak erantsita gainera.

Mapa hau, izapide bilatzaile eraginkorra barne, gure udal webgunean egongo da eskuragarri aste honetan, www.leioa.eu, “Udaletxean” izeneko herritarren karpetan.

Leioak konpromiso garbia dauka bere eraginkortasuna etengabe modernizatu, erraztu eta hobetzearekin. Asmo horrekin, 2012tik, Udalak parte hartzen du EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) zuzentzen duen proiektu batean, ezagutzea komunean jartzean oinarritzen dena.

Leioako Zerbitzuen Katalogoa amaituta, gure ahaleginak beste helburu baten zerbitzura jarri genituen: katalogo horretatik nabigatzeko tresna erraz, eroso eta erakargarria garatzea. Horrela sortu zen, gaur, Leioako etxe guztietara heltzen den Udal Zerbitzuen Mapa, euskarri digitalean jaisteko ere eskuragarri dagoena.

Horrekin, Leioako Udalaren asmoa da udal zerbitzu guztiak ezagutzera ematea Leioako herritarrei. Ikusgarri egin zerbitzu horiek leioaztarrek balioetsi, erabili eta goza ditzaten.

Herritarrentzako zerbitzua hobetzeko ibilbide hau, horretaz guztiaz gain, udaletxeko berrikuntza handi batekin bukatuko da, buruz buruko arreta hobetuko duena, eta etorkizunean, Leioan, HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) martxan jartzea ahalbidetuko duena.

Zer eskaintzen digu mapa honek?

Udal zerbitzuen katalogo honetan, momentuz 131 izapide daude 12 famili ezberdinetan banatuta:

1. Informazioa eta orientazioa. (8 izapide)
2. Errolda (14 izapide)
3. Hilerria (3 izapide)
4. Animaliak, armak eta objektu galduak (6 izapide)
5. Zergak eta tasak (20 izapide)
6. Hirigintza (16 izapide)
7. Gizarte Zerbitzuak (24 izapide)
8. Enplegua eta Prestakuntza (4 izapide)
9. Kultura (19 izapide)
10. Kirolak (6 izapide)
11. Euskara (4 izapide)
12. Hezkuntza (7 izapide)

Hauetariko prozedura bakoitzak honako informazioa du: zer da, zertarako, nork eskatu dezake, eskaera eredua, erantsi beharreko dokumentazioa, non egin daiteke, informazio gehiago, prezioa, ebazpenaren epea, araudia, eskaeraren ondo prozedura, eta sail arduraduna.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa