Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-22 Ekintzaileentzako laguntza berriak eskatzeko epea zabaldu da Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 28an bukatuko da, edo laguntzak agortzen direnean.
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Eskabideak aurkezteko epea igarota, ez dira banatu eman zitezkeen laguntza guztiak, 2105 ekitaldian ekintzaileei laguntzeko diru-laguntzen oinarri eta deialdian aurreikusita zeuden guztiak alegia.

Eskuragarri dauden laguntza guztiak emate aldera, eta aintzat harturik deialdia argitaratu egin dela publizitate eta norgehiagoka baldintzak betez, une hauetan, eskuragarri geratzen diren norgehiagoka bidezko laguntzak eskatzeko epea luzatu egiten da. Eskabideak kontuan hartuko dira jaso ahala, hurrenkera horretan, agortu arte.

Norgehiagoka legez ulertzen da eskaerak jaso ahala banatzen diren diru-laguntzak, Leioako Udaleko Erregistro Nagusiko sarrera erregistroan sartzen diren hurrenkerari so eginik. Betiere, deialdiko baldintzak betetzen badituzte eta laguntzak agortu arte.

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urriaren 28an bukatuko da, edo laguntzak agortzen direnean.

Leioako Udalak, Behargintzaren bidez, norbere laneko etorkizuna diseinatzearen eta sortzearen aldeko apustua egiten duten, eta aldi berean, enpresa berrietan beste pertsona batzuentzako lan-aukerak sorten dituzten ekintzaileak bultzatu nahi ditu.

Proiektu horiek duten enplegua sortzeko gaitasuna funtsezkoa datokiko garapenerako. Horregatik, Leioako Behargintzak ematen duen aholkularitza teknikoaz gain, bi diru-laguntza mota berrien bidez, sustapen ekonomikoa eskaintzen da. Diru laguntza horiek negozio-plana prestatzeko eta aktibitate berriak abian jartzeko aholkularitza ematera bideratuta daude. Deialdi honetako diru-laguntzak Lanbidek- Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu.

Lehenengo diru-laguntza motak, ENPRESA IDEIA BAT GARATZEKO LAGUNTZAK, ekintzaileak izan daitezkeen pertsonak enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritzea du xede, gerora, bideragarritasun plan batean zehaztu ahal dena.

Bigarren diru-laguntza motak, ENPRESA PROIEKTU BERRIAK ABIAN JARTZEKO LAGUNTZAK, negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak ezartzea du helburu, enpresa berriak abian jartzeko beharrezkoak diren ekintzak bakarrik gauzatzeko. Halaber, erabateko sustapena emateko asmoz, nahi duten esleipendunei LEIOAKOUDAL-MINTEGIko lankidetzarakogunean lanpostu bat lortzeko aukera emango diegu, betiere lekurik badago eta diru-laguntzarekin lotutako tutoretzaldian.

Leioako Udalaren Berdintasun Planak eta Lanbideren 2013-2016 Plan Estrategikoak markatutako ildo estrategikoei jarraiki, deialdi honetan genero ikuspegia txertatzen da, emakumeen ekintzailetza bultzatuz.

Erlazionatutako dokumentuak:

Eskaera (pdf, 36 kb)

Eranskina (pdf, 377 kb)

Oinarriak (pdf, 880 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa