2015-10-22
Herri kirolak, bihar Barikuetan Jai programazioan
Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da bihar arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan. Bihar herri kirolak jorratuko dira.
Euskal Herrian hain famatuak diren herri kirol ezberdinak landuko ditugu: sokatira, lokotx bilketa, zaku lasterketa,… eta horretaz gain, beste jolas batzuk ere egingo ditugu, euskara lagun denok batera ondo pasatu asmoz.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.