2009-06-12
Errekaldeko Nagusien Etxeak bere zortzigarren urteurrena ospatzen du bihar
Errekaldeko Nagusien Etxeko bazkideek, egun 1.500 baino gehiago direnak, ospakizun berezia izango dute bihar bertan, etxeko sorkuntzaren zortzigarren urteurrena hain zuzen ere.
Giro ona ez da faltako egun honetan eta bazkideek prestaturiko jai eguna aurreko urteko bezalakoa izango da, urteurrena ospatzeaz gain nagusiek hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.
Hitzordua arratsaldeko 18.00etan izango da, ordu horretan Nagusien Etxeko abesbatzak ekitaldi berezia eskainiko du, eta honen ostean txokolatada antolatu da.