Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-20 Argindarraren etena erdigunean
/

Gaur goizean, zehatz-mehatz 9:00etatik 12:00etara, Iberdrolak argindarra eten egin du Leioako erdiguneko zenbait gunetan, besteak beste, Jose Ramón Aketxe eta Errekalde plazetan. Iberdrolak ez die eten hau aldez aurretik iragarri auzokoei eta, hau dela eta, leioaztar batzuek horren kaltea izan dute.

Udala Iberdrolarekin harremanetan jarri da azalpenak eskatzeko etenarengatik eta enpresatik erantzun dute "9:00etatik 12:30etara eten bat programatu dutela instalazio elektrikoak hobetzeko". Auzokoei aldez aurretik ez jakinarazteari buruz, "Iberdrolak lana egiteko kontratatutako enpresak informazio hori argitaratzeko ardura duela" esan dute.

Eten honen aldez aurreko jakinarazpena egon ez denez, Iberdrolak iradokitzen du kontratuaren titular bakoitzak erreklamazio bat egin diezaiokeela Iberdrolari 900.171.171 telefono zenbakiaren bidez edo distribucion@iberdrola.es posta elektronikoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa