Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-10-15 "Piraten Eguna" izango da bihar Barikuetan Jai programan
pirata / pirata

Barikuetan Jai, umeekin euskaraz jolasteko programa, bueltan izango da bihar arratsaldeko 17:30etik 19:30era Kultur Leioaren inguruan, hau da, Jose Ramon Aketxe plaza edo Errekalde plazan. Bihar ‘Piraten eguna’ izango da jorratuko den gaia.

Leioako kaleetan ezkutatuta dagoen altxorraren bila arituko gara biharko saioan. Baina altxorra aurkitzeko ezinbestekoa da piraten mozorroa atontzea. Horrela ba, bakoitzak bere mozorroa prestatuko du lehenbizi, ostean partxea jantzi eta prest izango gara altxorra aurkitzeko. Aurkituko ote dugu?

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa