2015-10-14
BECen izango den Nagusi Azokan izango da Leioa
Leioako Udalak stand bat jarriko du BEC-en (Bilbao Exhibition Centre)asteburu honetan izango den Nagusi Azokan. Bertan, Udalak Leioako nagusiei eskaintzen dizkien zerbitzu eta aukera guztiak erakutsiko ditu.
Zabalduko den informazioaren artean Leioako Nagusien Etxeetakoa emango da, eta bertan izaten diren egitarauak, Zainduz programa eta bestelako laguntzak, edota udal arlo desberdinetatik nagusiei bereziki zuzentzen diren ekintzak.
Nagusi izaera aktiboa duten adinekoen beharrentzako erantzun-eskaintza askotarikoa eta zabala du. Nagusi Azokak interesdunei euren bizi-kalitatea optimizatzeko formula berriak eta hobeak emango dizkiete. Aisialdiari edota kirolari loturiko jarduerak eskaintzeaz gain, adinekoen egoera pertsonalari lotutako elkarteetan parte hartzeko eta borondatezko lanak egiteko eta besteei laguntzeko formulak ezagutzeko aukera emango da.