Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-28 Asteburuko jardueretan izena emateko epea ireki da Sakonetan
Clases de xumba / Xumba ikastaroak

Xumba junior eta xumba familian dira asteburuetako jardueretako bi berritasunak. Urritik aurrera eskainiko dira, Leioako Kirol Instalazioetan. Horietan izena emateko epea dagoeneko irekita dago, eta aste honetan formalizatuko da.

Xumba familian klaseak (8-12 urte) larunbatetan izango dira (10:30-11:20), baita xumba junior klaseak ere (13-6 urte) (11:30-12:20). Gainera, zumba (+16 urte) ere eskainiko da igandeetan (11:00-11:50).

Larunbatetan, areto-dantza klaseak izango dira 15 urtetik gorakoentzat; hain zuzen ere, hastapena (11:30-12:20) eta aurreratua (12:30-13:20).

Igandeetan, ziklo klaseak (10:00-10:50) daude 16 urtetik gorakoentzat, baita Karibeko dantzak ere (17:30-18:20).

Jarduera guztiak hilerokoak dira, eta derrigorra da klaseen ordainketa helbideratzea. Klaseak urriko lehenengo asteburuan hasiko dira, eta 2016ko ekaineko azken asteburuan amaituko dira.

Informazio gehiago:

Sakoneta Kiroldegia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa