Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-25 Gurasoentzako tailerra: erantzukizunetan hezten
padresq / guraso

0-3 urteentzako Positiboan hezten tailerrak martxan jarri ondoren, Leioako Udalak, ikasketa iraunkorreko bere politikaren barruan, urritik aurrera, 3-11 eta 12-18 adin tarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako tailerrak antolatuko ditu.

Tailer hauen helburua da bizikidetza familiatik eraikitzea, gurasoei jarraibideak emanez muga eta jokabide arduratsuei buruz.

Prestakuntza programan bi tailer daude, 12na ordukoak, bi orduko sei saiotan banatuta, astean behin. Horrela prestakuntzak oinarrian duen esperientzia-metodologia ahalbidetzen da.
Tailerrak euskaraz (urtarril eta otsailean) eta gaztelaniaz (urri eta azaroan) eskaintzen dira.

1. tailerra: Erantzukizunetan hezten 3- 11 urte Euskaraz
Urtarrilak 19 eta 26 Otsailak 2, 16 eta 23 Martxoak 1 18:00-20:00 Errekaldeko Nagusien Etxea

2. tailerra: Erantzukizunetan hezten 12 – 17 urte Euskaraz
Urtarrilak 21 eta 28 Otsailak 4, 18 eta 25 Martxoak 3 18:00-20:00 Errekaldeko Nagusien Etxea

Edukiei dagokienez, honako gai hauetan zentratutako ibilbide didaktikoa egingo da:

1. Bizikidetzarako hezi: familiaren papera.
2. Jokabide arduratsuak garatu.
3. Zer da erantzukizuna?
4. Mugen garrantzia bizikidetzarako heziketan.
5. Mugak barneratze eta jokabide arduratsuak garatzearekin lotuta dauden eboluzioko aspektuak.
6. Gurasoentzako jarraibideak: nola irakatsi jokabide arduratsuak.
7. Mugak nola ezarri eta horiei eusteko jarraibideak.
8. Ume eta nerabeen kolaborazioa lortzeko estrategiak.
9. Jarduera plan pertsonala garatu: zer aldatuko dut?

Tailerretarako, dossier bana emango zaie partaideei, 50 orriko material didaktikoa.

Metodologiari dagokionez, esperientzia ikuspegia proposatzen da, dinamikoa eta parte hartzailea, “ikasketa” indartzen duena “irakaskuntzaren” gainetik, taldeko lana eta esperientziak partekatzea ahalbidetuz gaitasun praktikoak ikasi ahal izateko.

Informazio gehiago eta izen emateak: 675715661 edo info@geuz.es . Tailer bakoitzean, 20 plaza onartuko dira gehienez, inskripzio hurrenkera errespetatuz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa