Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-24 Nagusientzako ikastaroak: "Adinekoa izan...eta hobeto egon"
Mayor / Adinekoa

Leioako Udaleko Hezkuntza sailak, hezkuntza ikasketa-prozesu iraunkor gisa ulertuta, adinekoei adimen emozionala hobetzeko hiru tailer interesgarri eskaini nahi dizkie.

Tailerrok Errekalde Nagusien Etxeko erabilera anitzeko gelan egingo dira, baina programa udalerriko adinekoen etxe guztietan aurkeztuko da.

Tailer bakoitza bi egunetan egingo da, astearte eta ostegunetan, 11:30etik 13:00etara. Hau da, hiru orduko tailerrak dira.

Helburua da ideiak eta baliabideak eskaintzea hobeto egoteko, egoera edozein izanik ere.

Urriak 13 eta 15
“Minarekin edo gaixotasun kronikoarekin bizi”

Azaroak 10 eta 12
“Erantzukizun familiarren gainzama”

Abenduak 1 eta 3
“Nola jarri harremanetan gehiago eta hobeto”

Ikastaroak dohainik dira eta ez da beharrezkoa izena ematea, adierazitako egun eta orduetan Errekaldeko Nagusien Etxera hurbiltzearekin nahikoa da. Adin mugarik ere ez dago, nahiz eta tailerren edukiagatik ulertzen den egokiagoak direla adinekoentzat.

Informazio gehiago: 675 715 661.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa