Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-15 "Leioa Herri Zebraduna"-ren edizio berria izango da larunbatean
Edición anterior / Iazko edizioa

Irailaren 19an, larunbata, berriro bueltatuko da gure herriko kaleetara, "Leioa Herri Zebraduna". Ibilaldi honen bitartez, udalerriko kaleek oinezkoei segurtasunez eta lehentasunez ibiltzeko aukera ematen ote dieten behatuko dugu. Ibilaldia elkarrekin goiza pasatzeko aukera ederra da gainera.

Aurtengo ibilaldiaren leloa honakoa da: “Hiria gurekin batera aldatzen da”. Aldaketa hauei buruzko gogoeta egitera gonbidatzen zaitugu, zure iritziak partekatu eta zure proposamenak iradokiz.

11:00tan Sakoneta kiroldegitik izango da IRTEERA. Aurten beltz koloreko zebrak margotu ditugu lurrean ibilbidea markatzeko. Euren buruek markatzen dute Martxaren norabidea. Ibilaldia mapan gorriz markatutako kaleetatik pasatuko da. Leioako goiko auzoak ibiliko ditugu aurten: Aldekoena, Artatzagane, San Bartolome… Elexaldera itzuli aurretik, Udaletxe aldamenean amaitzeko. Martxa honek ez du lasterketa izan nahi, paseatzeko plazerrean murgildu baizik. Ibilaldia espaloietatik eta zebra bideetatik egingo dugu aukera dugun heinean, eta posible ez denean mesedez laguntza eskatu.

Ezer gutxi behar dugu ibilbidea egiteko: oinetako erosoak, kapela (edo aterkia euria egitekotan), ur botilatxoa eta axota bat.

Ibilaldi hau zure auzokoak ezagutzeko aukera da, txikienak eta nagusienak ere; haiekin esperientziak, istoriak eta grinak partekatzeko; gero egunerokoan elkar ezagutzeko; elkar laguntzeko… Ez alperrik galdu aukera hau, helmugara lehenago iristeagatik. Har ezazu patxadaz: lagundu eta lagunduta sentitu zaitez.

GUNEAK: Oinezkook “Atseden guneetan” (A) eta “Topagunean” (T) hartu behar ditugu gure paseak. Aurten San Bartolome Baselizan kokatuko den “Topagunean” indarrak berreskuratzeko geldialdi luzexeagoa egingo dugu, eta bertan Leioako Merkatariek oparitutako fruta jan ahal izango dugu.

ZUK ERE LEIOA ERAIKITZEN DUZU. Sarreran har ditzakezuen Iradokizun-Orriak betetzera animatzen zaituztegu. Zuen iritzi, proposamen eta ideiak partekatuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pausu. Ibilbidean zehar bete eta zinegotziek eramango dituzten “Zinegotxiletan” sar ditzakezue, gero Udalera bideratzeko. Helmugan topatuko dituzue iazko Oinezkoen Pausura Ibilaldian jasotako iradokizunei emandako erantzunak.

Zure parte hartzearekin Leioak bere erritmoa aldatu dezake: Ibilaldian zenbat eta jende gehiagok parte hartu, are handiagoa izango da Leioari taupada markatzeko izango dugun gaitasuna. Oinezkoen pausura!

Twitter-en mezuak idatzi edo argazkiak eskegi nahi badituzue #leioaoin hashtag-a erabili dezakezue.

Erlazionatutako dokumentuak:

Info (pdf, 625 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa