Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-09-11 Boluntarioak Eskola Laguntza programarako Programa hau Leioako Udalak burutzen dituen boluntariotza sustatzeko ekintzen barruan dago
Voluntariado escolar / Eskola-boluntariotza

Astean bi ordu libre baduzu eta boluntario izan nahi baduzu, harremanetan jar zaitez Leioako GETekin Eskola-Laguntza Programan parte hartzeko. Programa hau 5 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta honako helburu hau dauka: eskola modu positiboan indartzea, ikasketa ohiturak lantzea eta ikasgaietarako laguntza ematea.

Leioako Udalaren zerbitzu berezi hau 1993.urtetik dago lanean. Esan beharra dago zerbitzu hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa dela boluntariotza, hau da, herritarren laguntza.

Programa hau Leioako Udalak, Gizarte-hezkuntzako Eskuhartze Taldearen (GHET) bidez, burutzen dituen boluntariotza sustatzeko ekintzen barruan dago. Prebentzio-programa da eta taldeko gizarte hezitzaile batek gainbegiratzen du.

Programa berezi hau martxan jarraitzeko boluntarioen laguntza behar du, beraz, interesa baldin baduzu jarri GETekin harremanetan:

Leioako GET
Sabino Arana 82, behea
Tel.: 944 010 911
eiseleioa@leioa.net

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa