Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-08-14 Mendibileko jolas parkea berrituta egongo da irailerako Urte honetan zehar udalerriko beste jolas parke batzuk egokitzea aurreikusten du Udalak
Nuevo elemento / Elementu berria

Mendibileko jolas parkea zahartuta zegoela ikusirik, Udalak jolasak berritzea eta bertaratzen diren txikiei aukera berriak ematea erabaki du jolas parkearen egokitzearekin.

Orain dauden kulunkak berrituak izango dira vaina, hegazkina, elementu berri batzuengatik ordezkatua izango da. Guztiak zonalde berdinean kokatuko dira, gaur egun hegazkina dagoen gunean, hain zuzen ere.

Mendibileko jolas parke berriak izango dituen elementuak honakoak izango dira: kulunka bikoitza, txirrista biko elementua (hauetariko bat sarbide biko tubular formakoa) eta 2-5 urteko umeentzat elementu interaktiboak, txirrista biko elementua (hauetariko bat espiral formakoa) 5-12 urteko umeentzat, bost sarbide desberdin eta hiru altuera desberdineko plataformak, eta perretxiko formadun elementua non 5-12 urteko hainbat ume eskegiten diren bueltak emateko.

Jolas parke hau berritzeko bideratu den diru partida 65.000 euro baino gutxiagokoa izan da, eta irailean parkea prest izatea aurreikusten du Udalak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa