Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-18 Eraso sexisten kontrako kanpaina jaietan
Contra las agresiones sexistas / Eraso sexisten kontra

Leioako Udalak abian jarri du jaietan gerta litezkeen eraso sexisten aurkako kanpaina. Berdintasun Sailak errespetu eta berdintasunezko tratuaren balioen kontzientziatzean sakontzen jarraitu nahi du, urtero jorratzen dituenak. Herritarrei dei egin nahi die jaiez goza dadin Leioa osoan, gertakizun zitalak onartu gabe, hala nola, jazarpena eta txantxa edo eraso sexistak.
 
Herritarrak kanpainaren partaide egiteko asmoarekin, bi traola asmatu dira, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz, #LeioanErasoSexistarikEz eta #LeioaSinAgresionesSexuales, sare sozialetan eta mezuak bidaltzeko aplikazioetan ideia hau zabaltzeko asmoarekin, eta horrela, eraso sexisten aurkako kanpaina ere hedatu.  Halaber, ikono bat sortu da partekatu ahal izateko. Udalak irudi hori inprimatzera animatu nahi ditu herritarrak, edozein lekutan ikusgai jar dezaten jaiek irauten duten bitartean: leihoak, dendak, lokalak, lonjak, txosnak, tabernak…
 
Halaber, udalerri osoko hiri-altzarietan 25 kartel jarri dira jaietako genero indarkeriaren aurkako hiri-kontzientzia kaleetan ikusarazte aldera. Kartel horiek uda osoan egongo dira jarrita, auzoetako jai guztietara ere eraso sexualen aurkako mezua eramateko asmoz. Leioako Udalaren konpromisoa da jarrera ilunak baztertzea gizarte osasuntsua eraikitzeko, berdintasunean hezia, emakumeek askatasun osoz parte har dezaten jaietan.

Informazio gehiago:

Irudia jaitsi

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartel osoa (image/jpeg, 170 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa