Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Apirilaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-05-27 UDA 09 kanpainarako begiraleen kontratazioa UDA 09 kanpainan begirale modura lan egiteko interesa dutenek beren eskaerak eta curriculumak SAKONETA KIROLDEGIAN aurkeztu beharko dute, Sabino Arana kaleko 77. zk., 8:30etik 20:30era, maiatzaren 25etik ekainaren 5era.

Eskatzaileen baldintzak:
·Aisialdirako begirale titulua edukitzea, edo dagokion Eusko Jaurlaritzako sailak homologatutako baliokidetza.

·UDA Kanpaina euskaraz denez, beharrezkoa da EGA titulua, Hizkuntza Eskolaren baliokidea edo ikasketak euskaraz burutu izana.

·Esperientzia aisialdi begirale lanean.
Plaza guztiak beteko ez balira, kirol titulazioak baloratuko lirateke (begiralea, entrenatzailea, soroslea, e.a.), UDA 09 kanpainaren aisi eta kirol izaeragatik.

Info gehiago:
Tel: 944 008 059
Faxa: 944 801 182
E-mail: idmleioa@leioakirolak.com

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa