Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-03 Mahai eta rol jokoetan hasteko jardunaldia
Juegos de mesa y rol / Mahai eta rol jokoak

Aterpe Leioa Gazteguneak ekitaldi berezia antolatu du Leioako gazteei beste aisialdi aukera bat ezagutzera emateko ideiarekin. Lehen aldiz antolatutako jardunaldi hau aukera aparta da magiaz beteriko Mundu berri bat ezagutzeko. Ekainaren 5ean izango da, ostirala, 17:00etan, Gaztegunean bertan. Dohainik da eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Ez dago plaza mugarik (jende asko badago, txandaka antolatuko da), eta beraz, denek probatu ahal izango dituzte jokoak.

16 urtetik gorako Leioako gazte guztiak etor daitezke hainbat joko eta beren arauak ezagutzera: Catan, Magic the Gathering, Zombicide, Pathfinder… Interesatuta daudenek nahi beste partida jokatu ahal izango dute. Lehen kontaktua da mahai joko desberdin batzuekin. Antolakuntzak jokatzeko behar den material guztia jarriko du.

Erlazionatutako dokumentuak:

Kartela (pdf, 4307 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa