Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-06-02 Familientzako laguntzak era positiboan hezteko
Educar en positivo / Positiboan hezteko

Leioako Udalak, Hezkuntza Sailetik eta ETXADIren (familia-psikologian aditua den kabinetea) laguntzarekin, apirilean eta maiatzean tailerra antolatu zuen 0 eta 3 urte bitarteko umeak dituzten familiei hazkuntzan eta heziketan laguntzeko.

Hain ona izan da Leioako familien erantzuna Udalak talde berriak antolatu behar izan dituela uda osterako.

Bi prestakuntza modulu dira, 90na minutuko saio bitan banatuta (6 orduko prestakuntza orotara). Bigarren modulua egin dezakete lehena egiten dutenek.

Hauexek dira eratu diren taldeak eta lehen modulurako datak (bigarren modulurakoak lehena egiten den bitartean jakinarazten dira):

- I. taldea: apirilak 21 eta 29 (eginda)
- II. taldea: irailak 29 eta urriak 2 (beteta)
- III. taldea: urriak 14 eta 21 (beteta)
- IV. taldea: erabaki gabe. 10 plaza daude libre (interesik izanez gero, deitu 94.607.25.76 telefonora)

Udal hau oso harro dago adingabeen hezkuntzarekin hain konprometituta dauden herritarrak edukitzeaz.

Udaren ostean, prestakuntza eskaintza hau osatzeko, 12na orduko bi tailer eskainiko dizkiegu familiei. Lehena, 3 eta 11 urteko seme-alabak dituzten gurasoentzat, eta bigarrena, 12 urtetik gorako adingabeak dituztenentzat. Tailer horiek ere doanekoak izango dira eta GEUZek antolatuko ditu. Irailetik aurrera, hedapen kanpaina egingo da eta jakinaraziko da non eta noiz inskribatu.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa