Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-20 Udatxiki, Haur Hezkuntzan dauden umeentzako hezkuntza-programa ludikoa
Udatxiki / Udatxiki

Ekainaren 5etik 12ra arte egongo da zabalik Udatxiki programan izena emateko epea. Programa arrakastatsu hau 2009, 2010, 2011 eta 2012. urteetan jaiotako ume leioaztarrei zuzenduta dago, eta uda aldean hainbat ekintza desberdin egiteko aukera ematen die txikiei.

Lanean diren gurasoei lagundu nahi dien programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da udaro programa hau. Horrela Udal Kiroldegiak antolatzen duen UDA, Lehen hezkuntzako ikasleentzakoa, osatzen da.

Programaren garapena?

Ohi denez, programaren ordutegia 9.00etatik 14.00etara izango da. Matrikula egiterakoan ordaintzen den diru kopuruaren barne ez dago ez jantokia ez garraioa. Ekintza hauek guztiak Txomin Aresti, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan garatzen dira.

Aurtengo tasak 2014ko berdinal izango dira. Bestalde, Oinarrizko Errenta jasotzen duten familiek tasa baxuagoak izango dituzte. Honetaz gain, famili bateko ume bat baino gehiago badira Udatxiki programan %10eko deskontua izango du.

Izen-emateako epea

Izen-emateak udaletxeko Hezkuntza Sailean egin beharko dira, Kultur Leioako 4. solairuan, ekainaren 5etik 12ra, 09:00etatik 14:00etara. Informazioa gehiago eskuratzeko 94.607.2576 telefonoan edota udalhezkuntza@leioa.net.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa