Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-19 Irakale berrietarako izen-ematea zabalik
Nuevos Irakales / Irakale berriak

Herrigune Leioa izeneko hezkuntza komunitateak, udaberri honetan zehar, aurrera jarraitzen du bost Irakale (ikasketa prozesuak) berrirekin, eta abian daudenei batzen zaizkie. Herrigunek Irakale horietan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du, hartzaile edo emaile izateko, Herriguneren programazioa ez delako itxia, herritarrak dira beren ezagutzak, esperientziak eta ikasteko grinak mahai gainean jartzen dituztenak.

Orain abian jarriko diren eta izena emateko aukera ematen duten prozesuak honako gai hauei buruzkoak dira: sakelako telefonoak, arkeologia, astronomia, antzinako Leioa eta Bizipoza (zoriontsu bizitzen ikasi). Irakaleei buruzko informazio osoa, eta izen-emateak, Herriguneren webgunean dago eskuragarri. Inskripzio hurrenkeraren arabera izango dira onarpenak, eta azken prozesuetan, jende nahikotxo geratu da kanpoan. Beraz, izena eman lehenbailehen.

Informazio gehiago:

Herrigune

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa