Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-04 Leioako haurreskoletan matrikulatzeko epea zabalik
Haurreskolak de Leioa / Leioako haurreskolak

Gaur hasten da Leioako haurreskoletan matrikulatzeko epea, eta zabalik egongo da maiatzaren 13ra arte. Matrikulak haurreskolen instalazioetan egin beharko da, Txomin Aresti eskolaren ondoan Altzoan Haurreskolaren kasurako, eta Artatza-Pinueta eskolako eraikinean, Artatza Haurreskolarako.

Eusko Jaurlaritza eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien arteko hitzarmenetatik sortu ziren Artatza eta Altzoan haurreskolak. Euren helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelectual guztiak behar bezala garatzeko.

Altzoan Haurreskola
Iparragirre etorbidea, 76
946072599
altzoan.leioa@haurreskolak.net

Artatza Haurreskola
Artatza auzoa, 81
944048601
artatza.leioa@haurreskolak.net

Informazio gehiago:

Haurreskolak

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa