Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-05-04 Udal Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik
Escuela Municipal de Música / Udal Musika Eskola

Leioako Udal Musika Eskolak ireki egin du 2015-2016 ikasturtean matrikulatzeko epea. Zentro honek aukera aparta eskaintzen die umeei maila amateurreko musika ikasteko, oso metodo pedagogiko eta atseginekin.

Eskaintza zabala dauka musika-tresnen irakaskuntzan (guztira, 18 instrumentu), eta taldekako jarduera ugariren bitartez jorratzen du musika ikasketaren garapena: eskolania, umeen talde instrumentalak, gazteen abesbatza, orkestrak... Maila “amateurrean” (Musika Eskola) zein arautuan (LOE Irakaskuntza Profesionalen Kontserbatorioa), Leioakoa erreferentziazko zentroa da musika-ikasketetan.

Bestalde, musikoterapiak hezkuntza beharrizan bereziak dituzten 6 eta 14 urte bitarteko umeei zuzenduta dago, hauen komunikazioa hobetzen laguntzen du ikastaro honek. Etor zaitez ate irekien jardunaldira maiatzaren 7an 18:00etan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa