Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-04-14 Umore Azoka hazi egin da 50 ikuskizun eta 22 osoko estreinaldirekin
Umore Azoka Leioa / Umore Azoka Leioa

Udaberria da Umore Azokaren urtaroa Leioan, antzerkiaren, zirkuaren, magiaren, txotxongiloen… erakusleiho den azoka, denboraldi osoan zehar, sektoreko profesional guztiek hizpide izango duten azoka.

Maiatzaren 21a eta 24a bitartean, biak barne, 50 konpainiak eskainitako beste horrenbeste ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu denok (zale, profesional eta ikusleok). Horietatik, 22 osoko estreinaldiak izango dira eta beste 8 Estatuan lehen aldiz ikusiko dira.

Leioako kaleak bederatzi autonomia erkidegotako artistez beteko dira, gero eta konpainia euskaldun gehiagorekin, eta sei herrialde desberdinetakoak ere izango ditugu. Horien guztien esku geratuko da Leioako kaleak agertoki erraldoi bilakatzea antzerki, zirku, dantza, txotxongilo, clown, musika, magia, instalazio eta abarretarako.

Profesionalak inskribatzea

Hain zuzen ere, arte eszenikoetako ordezkariak berton izatea hain garrantzitsua denez halako sormen artistikoen dinamizazio ekonomikorako, Umore Azokan, beti gorde izan dugu leku espazio berezi bat sektoreko profesionalak inskriba daitezen eta parte har dezaten.

XVI. Edizio honetan, 50 konpainia eta beste horrenbeste ikuskizunekin, profesionalak inskribatzeko epea irekita dago honezkero, apirilaren 27ra arte. Azokaren webgunearen bidez, euren akreditazioak hartu ahal izango dituzte sormen artistikorako kalea hautatzen dutenek.

Informazio gehiago:

Umore Azoka Leioa

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa