Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-30 Leioako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak udalerrian hutsik dauden etxebizitzen alokairua sustatzeko hitzarmena sinatu dute Erakunde bien helburua da gaur egun okupatu gabe dauden 852 higiezinak arrazoizko prezioko alokairurako erabiltzea
Viviendas vacías / Okupatu gabe etxebizitzak

Leioako Udala eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak lankidetza hitzarmena sinatu dute udalerrian hutsik dauden etxebizitzak dinamizatzeko. Ekimen honen bitartez, erakunde bien helburua da gaur egun hutsik dauden 852 pisuak herritarren esku jartzea arrazoizko prezioko alokairuan, batez ere, udalerrian bizitzen jarraitu nahi duten gazte eta beharrizana duten familientzat.

Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sinatu berri duten hitzarmenari esker, hutsik dauden higiezinen jabeek eta arrazoizko alokairua nahi duten herritarrek Bizigune eta ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programekin lotutako kudeaketa guztiak egin ahal izango dituzte udal bulegoetan.

Ekimen honen helburu nagusia da, gaur egun, Leioan hutsik dauden 852 higiezin horiek alokairuko merkatu bermatuan sartzea eta arrazoizko prezioa bakarrik ordain dezaketen herritarrek alokatu ahal izatea, hala nola, Eusko Jaurlaritzan etxebizitza eskatzaile gisa izena emanda dauden eta udalerrian bizitzen jarraitu nahi duten 30 urtetik beherako 150 bat gazte horiek.

Udalerrian hutsik dauden etxebizitzak dinamizatzeko hitzarmenaren barruan, Leioako Udalak egin behar den lan guztia egiteko beharrezko diren giza baliabideak jartzeko konpromisoa hartzen du: interesdunei informazioa emateko (jabe eta maizterrak), alde bien eskabideak kudeatzeko, hutsik dauden etxebizitzak onartzeko prozedurak bideratzeko, kontratuk egin aurreko eta osteko jarduketetan bitartekaritza egiteko eta esleipendunen bisitak errazteko.

Beren aldetik, erakunde biek ALOKABIDEko esparru sozial eta Udal Gizarte Zerbitzuen arteko koordinazioa eta esku hartzea bideratuko dute esleipendun edo maizterrek arreta sozialeko baliabideak behar dituzten kasuetan, bai prebentziokoak baita gerora sortutako esku hartzeetakoak ere.

Hutsik dauden etxebizitzak

Leioako Udalak, 2014ko aurrekontuetan, partida ekonomiko berezia abiatu zuen udalerrian hutsik dauden etxebizitzen egoeraren azterketa egin zedin, horiek alokairuko merkatuan sartzeko aukera balioesteko.

Azterketa horren arabera, 852 etxebizitza dago hutsik udalerri osoan. Horietariko askotan, urtebete baino gehiago pasa da bertan inor erroldatuta egon gabe, eta %46 baldintza onetan daude. Aipatzekoa da, baita ere, aloka daitezkeen hamar higiezinetik ia zazpik hiru logela dutela, hamarretik seik igogailua eta %34k garajea.

Azterketa hori sinatu den hitzarmena gauzatzeko lehen pausua zen, gaur egun hutsik dauden 852 pisuak herritarren esku jartzea helburu duena, arrazoizko prezioko alokairuan, batez ere, udalerrian bizitzen jarraitu nahi duten gazte eta zailtasunak dituzten herritarren beharrizanari erantzuteko.

Azterketa egin zen unean, babesko alokairuko eskatzaileen zerrendetan, 582 leioaztar zegoen, eta horietatik, %25 ziren 30 urtetik beherakoak.

Jabeentzako bermeak

Udalak espero du herritarrek ondo balioestea ekimen hau, bai euren etxebizitza alokatu nahi dutenek baita arrazoizko alokairuan interesa dutenek ere. Batez ere, jabeek eduki ditzaketen aurreiritziak ezabatzea lortu nahi da, ez kobratzeko edo pisuan hondatuta aurkitzeko beldur horiekin bukatzea.

Bizigune eta ASAP programek neurri bereziak dituzte egoera horiek ekiditeko eta alokairu sozialeko ekimen hauetan parte hartzen duten jabeen babesa bermatzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa