Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-12 Ekonomia Solidarioaren Azoka izango da asteburuan Leioan
Feria de Economía Solidaria / Ekonomia Solidarioaren Azoka

Leioako Udalak, REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioko Sarea) eta Leioako herritar talde batek, larunbat honetarako, martxoak 14, Leioako Ekonomia Solidarioaren Azoka antolatu dugu, Bulebarreko Stoan, 11:00etatik 20:00etara.

Azokaren helburua da ekonomia solidarioa bistaratzea eta Euskadiko merkatu soziala leioaztarrei hurbiltzea. Horretarako, 21 saltoki izango dira, ekoizle, antolatzaile eta entitate desberdinenak, eta bertan, produktu desberdinak egongo dira eskuragarri: tokiko nekazaritzakoak, ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, energia berriztagarriak, eraikuntza, arropa, ostalaritza, birziklatzea, finantza etikoak, gizarte esku hartzea, etab.

Horrez gain, zenbait jarduera antolatu dira ekonomia solidarioarekin sentsibilizatzeko asmoz. Goizean zehar, hazi eta ortu bertikalen tailerrak izango dira. Hitzaldiak ere antolatu dira, gai desberdinei buruzkoak: “emakume nekazariak”, “kontsumitzeko beste era batzuk”, “finantzak eta energia alternatiboak”, etab.

Bestalde, umeentzako txikigunea ere egongo da, azokako gaiarekin zerikusia duten jarduerekin. Horrela, gurasoek lasai asko bisitatu ahal izango dute azoka eta hitzaldi edo tailerretan parte hartu.

Azokan, gainera, txosna bat egongo da tokiko produktuak eta ekologikoak dastatu ahal izateko.

Erlazionatutako dokumentuak:

Lona (pdf, 2172 kb)

Liburuxka (pdf, 303 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa