Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-03-11 Gaixotasun arraroek dituzten pertsonen aldeko Merkatu Solidarioa Askartza Claret ikastetxe leioaztarrak Merkatu Solidarioa antolatu du
Rastrillo Solidario / Merkatu Solidarioa

Askartza Claret ikastetxe leioaztarrak Merkatu Solidarioa antolatu du asteburu honetarako, martxoak 14 eta 15. Ikastetxeko patioan egingo da, jai giroan, txosna, umeentzako jolas, zozketa, musika eta abarrekin. Aurten, ekimen honekin, ikastetxeak FEDER-i lagundu nahi dio, gaixotasun arraroak dituzten pertsonen aldeko elkartea, beren proiektuetarako dirua lortzen saiatuz.

Urtero, Garizuman zehar, ikastetxeak kanpaina Solidario bat jartzen du abian, gizartean zailtasun egoeran bizi diren pertsonei lagundu nahian. Beste kanpaina batzuetan bezala, ikasgela barruko eta kanpoko aktibitateak proposatzen dira (bideoak, testigantzak, abestiak, tailerrak, zozketak…) pertsona horiekin sentsibilizatzen laguntzeko.

Ekintza solidario honetan parte hartzeko aukera dago honezkero erabiltzen ez dituzuen gauzak emanez, egoera onean daudenak eta beste batzuentzat interesgarriak izan daitezkeenak, adibidez: arropa, koadroak, eskulanak (brodatuak, bufandak, eskularruak, eskumuturrekoak, lepokoak…), brikolajea, altzariak, lan-tresnak, DVDak, liburuak, bideo-jokoak, apaingarriak, landareak (azken astean), jostailuak, bizikletak…

Objektuak martxoaren 13ra arte utzi ahal izango dira. Baten bat ikastetxera eramatea zaila izango balitz, ostirala baino lehen dei daiteke (944642600 Iñaki edo Mirenez galdetu) eta zuekin jarriko dira harremanetan objektu horiek noiz hartu adosteko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa