Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-25 Leioako Enpresa Mintegirako deialdi berria
Vivero de empresas de Leioa / Leioako Enpresa Mintegira

Behargintzako ekintzailetza sailak lan egiten du udalerriko ekonomia sustapenean enpresa berriak abian jartzen lagunduz. Kokapena gakoa dela aintzat hartuz, batez ere lehen urteetan, Behargintza Leioak udal enpresa mintegira sartzeko aukera ematen die espazioa behar duten proiektu berriei. Enpresa mintegia Ibaiondo plaza 1en dago, 107. Bulegoan.

Helburua da gure enpresa proiektu berritzaileei (enpresa berriak) eta zabaldu beharra dutenei (egonkortze prozesuan dauden enpresak) laguntzea kokalekua eskura jarriz. Horrela, udalerrian enplegua eta aberastasuna sortzen laguntzen dugu. Enpresa sortu berriak dira, gehienez, eskaera egin eta urtebete lehenago inskribatu direnak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan.

Mintegiaren oinarri berriak otsailaren 25ean argitaratu dira. Eskabideak aurkezteko epea oinarriak argitaratu eta hurrengo 20 egun naturalen buruan amaitzen da. Hau da, dokumentazioa aurkeztu ahal izango da martxoaren 17ra arte. Proiektuek duten ikuspegi berritzailearen arabera balioetsiko dira, baina dena den, beste faktore batzuk ere kontuan izango dira, oinarri arautzaileetan azaltzen den bezala. Oinarriak Behargintza Leioako webgunetik edo leioako Udalarenetik jaitsi daitezke, www.behargintzaleioa.net eta www.leioa.eu. Eskabidea egiteko inprimaki ofiziala ere Behargintzaren orritik jaitsi daiteke, eta bertan, zehaztu beharko da partekatutako gunean lanpostu bat okupatzeko espazioa edo modulu independentea behar duen eskatzaileak.

Eskabideak tramitatzeko Behargintzaren webgunetik bertatik egin daiteke edo aurrez aurre, udal erregistroetan, bai udaletxekoan baita Behargintzakoan ere (Mendibil 3).

Mintegiaren ezaugarriak

Mintegiak 180 metro koadroko azalera dauka, eta gune hauek: udal bulego teknikoa, bost modulu eta erabilera anitzeko gela (topalekua, batzar gela, prestakuntza gela…). Moduluetako bat partekatzeko eskaintzen da, eta gehienez, 4 lanpostutarako lekua dauka. Planoa eta espazioaren banaketa oinarri arautzaileetan kontsulta daitezke.

Mintegiko egonaldia bi urtekoa izango da, erosketa aukerarik ematen ez duen alokairu-araubidean, eta urtebetez luza daiteke prestakuntza beharrengatik edo negozioaren arrakastarako aukera nabarmenik badago geratuz gero. Datozen hilabeteotan, zenbait enpresen egonaldia bukatuko da, eta hori dela-eta, deialdia irekiko da berriro ekintzaileen eskariari erantzun nahian.

Hauexek dira, gaur egun, mintegian dauden enpresak: Agla4D, Wifinova, Sial Ticketing, Cenergite Bizkaia eta Náutica Ballestrinque.

Erlazionatutako dokumentuak:

Oinarriak (pdf, 1062 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa