Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-02-23 Kultur Maratila, aste betez euskal sorkuntzaz gozatzeko parada
Presentación de Kultur Maratila / Kultur Maratilaren aurkezpena

Leioako Udalak, Artedrama eta Kultur Leioak elkarlanean sortutako aste kulturala aurkeztu du gaur goizean Kultur Leioako prentsa gelan. Laugarren urtez jarraian burutuko da Kultur Maratila, antzerkia, musika, performantzea, etab, uztartu eta plazaratzea helburu duelarik, euskal sorkuntza beti oinarri izanik.

Burututako aurkezpenean, Jon Lazkano, Leioako Kultur zinegotzia; Ander Lipus, Artedramako Zuzendari Artistikoa, Joana Ocaña, Nazaret Froufe eta Urki Muguruza, Lauka Teatroa konpainiako eta Leire Ucha, Oh My God! Konpainiako antzezlea izan dira.

Aurtengo Kultur Maratilak 4 eguneko iraupena izango du, otsailaren 26tik martxoaren 1era eta bertan 4 antzerki ikuskizun eta musika ikuskizun bat eskeiniko dira.

Ekitaldi guztiak Kultur Leioako Auditorium eta Ambigu aretoetan eta hauen salneurriak 6 eta 10 euro tartean izango dira. Ziklo osoa ikusi nahi duenarentzat, 30 eurotako bonoa erosi ahal izango du Kultur Leioako txarteldegian. Otsailaren 28rako ere, eguneko bonoa izango da 12 eurotan, egun horretako bi ikuskizunak ikusi ahal izateko.

Kultur Maratila ziklo honi jarraipena eman nahian, Jon Lazkano zinegotziak esan bezala “leku ezinhobea da euskera eta kulturaren inguruan publikoa, hedabideak, profesionalak etab. elkartzeko eta bertan partehartzeko”, beti ere “adiskidetasun eta elkarlanean oinarritutako proiektua izanik, sorkuntza eta produkzioa bultzatu nahian, bai hegoalde zein iparraldeko loturak indartuz, konpainia zein aretoen ikuspuntutik”. Bertara hurbiltzen direnak gainera, Kultur Leioako erakusketa gelan “Teatroaren taupadak” argazki erakusketa “xume baina polita” ikusi ahal izango dute, antzezle eta konpainia desberdinen “barneko eta eguneroko bizimodura hulbilduz”.

Ander Lipusek elkarlanaren ideia goraipatu du, “iparraldeko zein hegoaldeko areto desberdinek proiektu berri eta gazteei ematen dieten aukera ezinhobeagatik”, beti ere “zubi” deberdinak eraikitzeko egitasmoarekin, aurtengo Kultur Maratila “ausarta” eta proiektu “gazteei” eta “ez ohikoei” zuzendurikoa delarik. Goseren “Gosariak” lana goraipatu du ere, musika, literatura eta margolana uztartzen dituen lana alegia eta “Jokoz kanpo” antzezlana, “futbola komedia kutsuarekin jorratutako lana, egilea emakumea izanik, Arantza Iturbe egilea alegia”, Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean eta Joseba Apaolaza, Asier hormaza eta Asier Sota antzezleekin.

Joana Ocaña, Nazaret Froufe eta Urki Muguruza oso pozik agertu dira zabaldu zaien aukeragatik eta jendea antzerkira etortzeko gonbitea luzatu dute. Xabier Mendigurenek idatzitako “Amodioaren ziega” beren obraren inguruan, “tamalez egungoa izaten jarraitzen duen gai krudel eta gordina jorratu nahi izan dugu, preso eta bere bikotearen arteko bis a bis batean burutzen den egoera aztertuz, beti ere maitasunari lekua bilatu nahian”.

Azkenik, Leire Ucha antzezle eta ideazleak “Zer duzu amy” obraren inguruan “komedia kutsua, barre egiteko eta ondo pasatzeko obra dela” esan du, “egoera harrigarri eta zoroekin, beti ere lotsa barik”.

Aste betez Euskal sorkuntzaz gozatzeko parada.

Zabaldu maratila, ireki leihoa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa