Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2015-01-27 Leioak ere euskarazko hezkuntzaren alde egiten du Alkarbidek –Bizkaiko Euskara Zerbitzuen bilguneak- koordinatuta, 2-3 urteko seme-alabak dituzten 8.000 familiari zuzenduko zaie kanpaina
d bitamina / Vitamina D

Leioak, Bizkaiko beste 37 udalerriekin batera, 2015-2016 aurrematrikulazio kanpainan hartzen du parte umeak eskolan lehen aldiz matrikulatzen dituzten gurasoei D ereduari buruzko informazioa emateko eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzeko.

Orain dela sei urtetik hona D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa abian jarri izan da Bizkaiko hainbat udalerritan eta aurten ere Bizkaiko 23 udalerrik eta 2 mankomunitatek elkarlanean burutu dute ekimena. Leioan banatu da jada aipatutako informazio-kanpaina, 2-3 urteko umeen eskolatze-aldia hasi baino lehenago, gurasoek bidalitako informazioaren inguruan hausnarketa egiteko astia izan dezaten.

Alkarbidek, Bizkaiko euskara teknikarien bilguneak, koordinatu duen ekimen honetan guztira 8.000 liburuxka inguru banatuko dira kanpainan parte hartu duten udalerrietako gurasoen artean.

Aurten ere, kanpainari buruzko iritzia jasotzeko inkesta bidaliko zaie hartzaileei. Inkesta horren bidez, kanpainari buruzko iritzia emateaz gain, gurasoek euren kezka eta zalantzak ere helarazi ahal izango dizkiete euskara zerbitzuetako arduradunei eta inkesta betetzen duten guztien artean euskarazko produktuen sorta zozketatuko da.

Guztira 38 udalerrik hartu dute parte kanpaina honetan; Abanto Zierbena, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbao, Enkarterriko Mankomunitatea, Erandio, Etxebarri, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gordexola, Laukiz, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Sestao, Txorierriko Mankomunitatea, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa