2015-01-09
Gabonetako oporren ostean Barikuetan jai programazioa bueltatzen da gaur
Arratsaldeko 17:30ean Barandiaran Institutuko patioan
‘Barikuetan jai’ programa gaur bueltatzen da Gabonetako oporren ostean. Gaur Natur tailerra izango da Barandiaran Instututuko patioan 17:30ean, bertan loreontziak eta neguko-orri markatzaileak egingi dituzte txikiek.
Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ikasturte osoan zehar, hilean birritan, jarduera bereziak egingo dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 4556 kb)
Partekatu:
Itzuli