Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-12-11 Organik konpainiaren dantza-antzezlana, Kepa Junkeraren musikarekin Gabon hauetan, txikienek Gabonetako Arte Eszenikoen XVII. Erakustaldiaz gozatu ahal izango dute, abenduaren 26tik 30era bitartean
Txapelduna / Txapelduna

Organik dantza-antzerki konpainiak Txapeldun dantza ikuskizuna eskeiniko du Kultur Leioan ostiral honetan (abenduak 12). Natalia Mongek Eneko Balerdiren bakarkako saioa zuzentzen du eta horretarako luxusko kolaboratzaileak izango ditu. Antzerkigintzan Valentziako El Pont Flotant taldearekiko eta Kepa Junkera musikari ospetsuarekiko lankidetzak euskal sustraien azterketan sakontzen duen lan honi freskotasun dosi estra ematen dio.

Hamar urteko ibilbidearen ondoren, Organik dantza-soloa aurkezten du, motor gisa mugimendua, jatorrizko musika, hitza eta humorea, aldi berean bere lanen guztien identifikazio elementuak ere badirenak. Mugimendua oinarri izanda, musika, testu apropos eta umorea barne, berritasuna eta tradizioa uztartzen dituen ikuskizuna. Informazioa bidaltzen dizuegu.

Gabonetako Arte Eszenikoen erakustaldia

Gabon hauetan, txikienek Gabonetako Arte Eszenikoen XVII. Erakustaldiaz gozatu ahal izango dute, abenduaren 26tik 30era bitartean. Diziplina asko izango dira ikusgai bertan: txotxongiloak, multimedia, dantza… 18:00etan izango dira emanaldi guztiak, Glu Glu, Engruna Teatre eta Zum Zum Teatre bezalako konpainien eskutik. Horrez gain, zirkua izango da protagonista azken egunetan, La Güasa Circo Teatro eta Monkey Style Cie konpainien lanei esker.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa