2014-11-19
Haur, Gazte eta Familiari buruzko lehen jardunaldia izango da bihar Kultur Leioan
Momentuz 200 profesionalek inguru eman dute izena
Azaroaren 20an, Nazioarteko Umeen Eskubideen Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, Leioako Udalak Haur, Gazte eta Familiari buruzko lehen jardunaldia antolatu du Kultur Leioan osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako profesionalen arteko topagunea sortzeko helburuz.
Helburu nagusia da ume eta nerabeen beharrizanei erantzuteko proposamenak partekatzea eta gurasoen eskura jartzea. Honetarako zazpi profesional desberdinek izango dira hizlariak eta euren eremuko gaietaz jardungo dira: Profesional hauen artean honakoak izango dira:
Ana Estévez-ek, psikologian Doktorea. Deustuko Unibertsitateko Irakasle eta Ikerlaria, erresilentzia sustatzeko inguruneak familia kalteberan izeko ponentzia egingo du.
Ana Berta Jara, Psikiatra Haur eta Gazteentzako Uribeko Unitate Psikiatrikoan, familia ereduetan ematen diren aldaketek ze nolako eragina duten ume eta nerabeen osasun mentalean ikertuko du.
Beñardo Balerdi eta Josune Etxabe, Arrasate Herri Eskola, familia eta eskolen arteko elkarlanari buruz arituko dira.
Javier Múgica, Psikologoa eta familia Terapeuta, haur eta gazteen babesean espezializatua, Agintzari Koop, haur eta familientzako arretaren aldaketak eta eboluzioa Gizarte zerbitzuen esparruari buruz jardungo da.
Jose Ramón Ubieto doktoreak, Psikologo kliniko eta psikoanalista. Barcelonako Udaleko OGZ, “Kasua eraikitzeko sareko lanean, familia eta pertsonaren potentzialtasunetik abiatuta” izeneko hitzaldia emango du.
Elena García, GHETeko Hezitzailea, Leioako Udala, familiari laguntzea izango du oinarri gizarte heziketako esku hartzean.
Erlazionatutako dokumentuak:
Egitaraua (pdf, 233 kb)
Partekatu:
Itzuli