2014-11-04
Etxebizitza hutsen ikerketaren lehen fasean dago oraindik Leioa
Proiektua zehaztuta dagoenean informazio guztia eskainiko zaie leioaztarrei.
Azken egunetan hainbat komunikabideetan agertu den informazioa argitzeko, Leioako Udalak hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko proiektua oraindik zehaztu gabe dagoela argitu nahi du.
Udalaren asmoa eta konpromezua honen inguruko ekimen bat martxan jartzea da, baina oraindik bide luzea geratzen da egiteko. Momentuz egin den gauza bakarra, Leioan hutsik diren etxebizitzak detektatzeko aurreko ikerketa bat baino ez da izan.
Honekin, Udala beste erakunde publiko batzuekin jarriko da kontaktuan, adibidez Eusko Jaurlaritza, eta bide honetatik egin ahal izan diren proiektuak eta ekimenak zehaztu beharko ditu. Ekimena martxan denean informatuko zaie Leioako herritar guztiei ohiko komunikazio bide guztietatik, baina momentuz aurreko fase baten baino ez dago proiektua.