2009-05-06
Leioaztar bat atxilotua izan da gaur goizean alkoholaren eraginpean gidatuz istripua izateagatik
Zorionez kalte pertsonalik ez dira izan
Leioaztar bat, E.A.L.H, atxilotua izan da gaur goizean Artaza auzoan istripu ikusgarria izan eta gero alkoholaren eraginpean gidatzeagatik, zehazki 0,98ko tasarekin.
Goizeko 8.25ak aldera gertatu da istripua Artazako auzotik Artazaganera eta “Laubide” zonaldera heltzen den norabide bakarreko errailan. Autoaren gidaria, Chevrolet Tacuma bat, kontrola galdu du eta lehenengoko kurban metalezko langaren gainean jarrita geratu da. Egoera ezegonkor honen ondorioz autoa hegaletik jausteko arriskuan egon da, baina zorionez momentu horretan ez da oinezkorik pasatu.
Leioako Udaltzaingoaren patriula bat bertaratu zenean gidaria alkohol usaina zuela asmatu zuen eta beharrezko frogak egin zizkion gidariari. Lehenengokoan, 0,98ko tasa eman zuen eta bigarrenean 0,96koa.
Hau dela-eta, legalki onartua dagoen tasa (0,25) gainditzeagatik atxilotua izan da berehala eta bihar “Epaiketa Azkarra” izango du gidariak.
Istripuaren ondorioz kalea moztu egin behar izan da autoentzat lurzoruan olioa eta bestelako likidoak garraiatzea arriskuan jartzen zutelako
Erlazionatutako dokumentuak:
Argazkiak (msword, 540 kb)
Partekatu:
Itzuli