Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-25 Leioako VII. Motozaleen Kontzentrazioa
moto / motoa

Motoen soinuak Leioako kaleak beteko ditu irailaren 27an, Moon Riders taldeak antolatzen duen VII. Motozaleen Kontzentrazioa dela-eta. Aktibitate ugari egongo dira egun osoan Leioako Bulebarrean, publiko guztiei egokituak.

Jaia goizeko 10:00etan hasiko da, izen-emateekin. Ordubete beranduago, Leioa Hiriko Show Bike deritzona hasiko da, eta txikienentzat, ume jolasak izango dira. 11:30ean hasiko da moto martxa.

Herri bazkaria (izena ematen duten lehenengo 100entzat) 14:00etan izango da. Ondoren, 16:00etan, izen-emateko aukera irekiko da berriro, eta ume jolasak izango dira. 17:30ean, moto jolasak hasiko dira. Horiek amaituta, “Bofetón” taldearen kontzertua hasiko da. Jardunaldia bukatzeko, opariak eta sariak zozkatuko dira, 20:00etan hain zuzen ere.

Informazio gehiago 676 408 819 telefono zenbakian edo moonridersbizkaia@hotmail.com helbide elektronikoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa