Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-24 Leioako Haurreskoletan izena emateko epe berria
Altzoan haurreskola / Altzoan haurreskola

Urriaren 1etik 10era haurreskoletan izen-emateko beste epe berri bat zabalduko da, umeak abenduaren 1ean has daitezen.

Leioan, eskaintza pribatu zabalaz gain, bi haurreskola publiko daude: Artatza Haurreskola (Artatza 81, artatza.leioa@haurreskolak.net , 944 048 601) eta Altzoan Haurreskola (Iparragirre Etorbidea, 76, altzoan.leioa@haurreskolak.net , 946 072 599).

Haurreskolek bi adin tarte hartzen dute: 0 – 1 urte eta 1 – 2 urte. Une honetan Artatza Haurreskolak 3 plaza ditu libre 0 – 1 urteko gelarako; eta Altzoan Haurreskolak plaza bat du libre adin tarte batean edo bestean.

Interesatuta egonez gero, jo ezazue emandako helbideetara.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa