Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-22 Leioako emakumeei zuzendutako programa
Mujer apuesta + por ti / Emakumea, egin apustu + zure alde

Leioako Udalaren Berdintasun sailak “Emakumea, egin apustu + zure alde” programa jarri du martxan berriz ere, herriko emakumeen autoestima eta gizarteratzea bultzatzeko. Talde bi egingo dira, bat azaroan hasiko dena lanean eta bestea apirilean.

Leioakoa bazara, emakumea, eta 18 urte baino gehiago badituzu, programa honetan parte hartu dezakezu. Horretarako, izena eman beharko duzu Leioako Gizarte Zerbitzuetan (Inaurratzaga,1) abuztuaren 31 baino lehen.

Batzar hauetan beste emakume batzuk ezagutzen eta haiekin ezagutzak zein esperientziak partekatzeko aukera izango duzu. Honetaz gain, zure trebetasunetaz eta aukerataz jabetuko zara, egunerokotasunean hobeto sentiaraziz.

Aurreko urteetan parte hartu zuten emakumeek biziki gomendatzen dute programa hau, euren esanetan “pertsona desberdinez osatutako guneak dira, non bizipenak eta esperientziak elkarbanatzen diren”. Honetaz gain, azaltzen duten moduan “lagun berriekin arratsalde alaiak bizitzeko aukera” bat da, eta gainera, bertan konturatzen dira “gehienak kezka, ikara eta ilusio berdinak” dituztela. Izan ere, esperientzi honetan parte hartzeak “segurtasuna eta alaitasuna” eragiten dizkietela azaltzen dute.

Horregatik leioaztar emakume guztiak gonbidatzen dituzte batzar hauetan parte hartzera “etxetik irtetzeko aitzakia delako eta gure buruari beharrezko tartetxoa eskaintzeko aukera delako", aipatzen duten moduan. Modu honetan, “arazoak dituzten bakarrak ez direla” aitortzen dute, euren arazoak “erlatibizatzen” ikasten dutela baieztatzen dute.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 557 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa