2014-09-19
'Beldur barik' ikusentzunezko lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik da
hurrengoko azaroaren 12ra arte izango da 'Beldur barik' programan izena emateko epea zabalik. Programa hau urtero egiten da gazteekin (12 eta 16 urte bitartekoak) indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan.
Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB.
Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Beldur Barik lantalde teknikoarekin beldurbarik@beldurbarik.org emailera idatzita edo bisita ezazue web-gunea