Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Uztailaren 07a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2014-09-17 Leioak 10 urte darama oinezkoen pausura
zebra / zebra

Hurrengoko larunbatean, irailaren 20an, “Oinezkoen Pausora” izeneko hamargarren ibilaldia egingo da Leioan. Hamar urte elkarrekin ibiltzen, auzotarrak, helduak, gazteak, umeak… Mugikortasunaren Europako Astea dela-eta antolatzen dugun topaketa honi esker, gure komunitatearen, Leioaren, parte izatea ospatu ahal izan dugu, pausoz pauso, buruz buru.

Ibilaldia partaidetzarako eta topaketarako lekua da. Bertan, elkarri kontatu ahal izango diogu udalerriko kaleak nola ikusten ditugun, mugikortasun urbanoko akatsak partekatu eta konpontzen saiatu, txoko ederrez eta leku atseginez gozatu, eta harro begiratu ondo egindako lanari.

“Oinezkoen Pausora” ibilaldi hau -Europako eta Erkidego Autonomo erakunde ezberdinek praktika on gisara onartua izan dena zenbait urtetan- paregabeko ekitaldia da, leioaztarron identitate zeinua, beste herri batzuentzako eredu. Eta hala da hainbat arrazoirengatik: belaunaldi arteko topagunea delako; elkarrizketa eta partaidetzarako parada ematen duelako; edo gure herria leku osasungarri, jasangarri eta atseginagoa bihurtzeko ahalegin komunagatik.

Leioako Udalak eskerrak eman nahi dizkizue parte hartu duzuen guztioi, urtero hitzordu honetara etortzeagatik. Leioako Merkatarien Elkarteari ere eskerrak eman nahi dizkio, hasieratik, ekimen honen alde egin duelako fruta emanez, ibilaldiaren publizitatea eginez, erakusleihoetan argazkiak jarriz, e.a.

Irteera 11:00tan izango da Sakoneta kiroldegitik, eta hortik udalerriko hainbat txokotik pasatuko dira parte hartzaileek; Pinosolo parkea, Txistulariaren eskultura, Gaztelubideko jagolearen etxea, Artatza-Pinueta ikastetxea, Ondiztorrea, Aldapa parkea eta Txomin Aresti ikastetxean amaituko da. Bidean zabiltzala, berde koloreko zebra batzuk ikusiko dituzu lurrean margotu¬ta. Euren buruak markatzen du Martxa¬ren norabidea. Bidean aurkituko dituzun gazte eta hezitzaileei galdetzeko aukera duzu ere. Hortxe gaude, ibilaldiaz gozatzeko behar duzuen guztian laguntzeko.

Ibilaldiaren sarreran har ditzakezuen Iradokizun-Orriak betetzera animatzen zaituztegu. Zuen iritzi, proposamen eta ideiak parte¬katuz Leioa hobetzen goaz pausuz-pau¬su. Ibilbidean zehar bete eta zinego¬tziek eramango dituzten “Zinegotxiletan” sar ditzakezue, gero Udalera bideratze¬ko. Helmugan topatuko dituzue iazko Oinezkoen Pausura Ibilaldian jasotako iradokizunei emandako erantzunak. Honetaz gain, Twitter-en mezuak idatzi edo argazkiak eskegi nahi badituzue #leioaoin has¬htag-a erabili dezakezue.

Beste ekintza batzuk
“Mugikortasun Iraunkorraren Europar Astea” dela eta, irailaren 17tik 22ra bitartean hainbat jarduera antolatu dira Leioan: patinak, kart-ak, kamisetak tuneatzeko tailerra, belaunaldien arteko soinketa...

Irailak 17, 18 eta 19an, 10:00etatik 12:00etara, Avanzadako Boulevardeko Stoan antolatutako jarduerak udalerriko ikastetxeentzako izango dira bereziki. Bestalde, irailaren 22an, “NIRE AUTORIK GABEKO EGUNA” ospatuko da, horretarako Aldapa kalea moztuko da goizeko 9:00etatik arratsaldeko 20:00etara, eta errepidea eta aldameneko parkea erabiliko dira patinatu, bizikletan ibili eta jolasteko. Goizez ikastetxeentzat izango da eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara hurbildu nahi duen edozein hiritarrentzat.

Erlazionatutako dokumentuak:

Liburuxka (pdf, 1125 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa